BILDUMA HIZTEGIA

reproductive labour (en)

Gizarte-antolaketa eta harremanak



Gizartea eta gizakia ugaltzeko eta bizitzari eusteko ezinbestekoa den lana (haurdunaldia, erditzea, bularra ematea, haurren zaintza eta hazkuntza, familiako kide guztien elikadura, zaintza, seme-alaben hezkuntza, etxeko lanak, familiaren kudeaketa eta abar), lan-merkatutik kanpo kokatzen denez balio ekonomiko aitorturik ez duena eta, beraz, ia beti ordaindu gabe egiten dena. Batez ere emakumezkoek egiten dute, beren etxeetan zein komunitateetan. Lan erreproduktibo esaten zaio, hain zuzen ere, merkatuan eskuragarri dauden ondasun eta zerbitzuak barne hartzen dituen lan produktibotik bereizteko. Feminismoaren ustez, lan hori ere lan produktiboa da, bizitzarako ezinbestekoa delako.



Hiztegi-unitateak